ANBOTOKO KILOMETRO BERTIKALA

Asteburu honetan, Limone Extreme ospatu da Italiako Limone Sul Gardan, eta bertan, euskaldunek eman duten maila ikaragarria azpimarratzea ezinbesteko iruditzen zait.  Lehenik eta behin, zorionik beroenak Maite Maiora mendaroarrari, mendi lasterketen munduko koparen azken txapela etxera ekarri baitu. 23 km eta 2.000 d+ duen proba 2:47:05eko denboran burutu zuen mendizaleak, Stevie Kremer estatubatuarrari ia bi minutuko aldea ateraz. Beraz, Maiorak bigarren postua lortu du txapelketa honetako sailkapen orokorrean!

Gainera, Euskal Selekzioko kideek ere maila izugarria aurkeztu zuten Limoneko bazterretan barrena. Oro har, Hassan Ait Chaou eta Aritz Egea izan ziren gurean onenak, 8. eta 11. postuekin. Eta, beraz, modalitateko munduko kopako sailkapen nagusian, Egea 6. gelditu da, eta Hassan 8. postuan.  Euskal Selekzioko emakumezkoei dagokienez, Leire Agirrezabalak 8. postuan burutu zuen lasterketa, eta Uxoa Irigoienek 19. postuan. Hortaz, Leirek 7. postu desiaturekin egin da Munduko Kopan.

Bestalde, kilometro bertikalaren munduko kopa ere jokatu zen, Greste de la Muguera bertikalean, hain zuzen ere (3km  eta 1100 d+). Eta, bertan, Kilian Jornet eta Laura Orgue katalaniarrak izan ziren garaile.

Euskal Herrian ere, ez daukagu zertan jeloskor egon, asteburu honetan ere, bertikalen munduan erreferentzia den tradizio handiko bertikala egin baitugu Atxondoko Arrazolan (Bizkaia). Bertan Anboto dugu gidari eta ikur, mendi bizkaitarraren ‘herri zaindaria’ delarik.

IMG_2202 (Large)

Ibilbide gogorra, Arrazolatik mendi gailurrera dagoena (3’8 km eta 1092 d+), eta are gehiago, zapatuan/larunbatean egin zuen eguraldi petralarekin.

SONY DSC

IMG_2633 (Large)

Bidezidorrak lokatzez beterik zeuden, eta askok pare bat golpe hartu zituzten, baina denek gogotsu egin zuten aurrera tontor puntararte, bertan itxaroten baitzieten antolatzaile eta ikusle askok.

DSC_0141 (Large)

Oro har, izugarrizko giroa zegoen bide guztian zehar, bai asfaltoan eta baita mendi aldean ere. Ikaragarria jendearen inplikazioa. Azken finean, edozein mendi lasterketetan baino, ibilbidea askoz laburragoa denez, animoak gehiago kontzentratzen dira, eta beraz, denbora laburrean emozio asko bizitzen dira.

IMG_2396 (Large)

Aitor Osa eta Nahia Quincoces izan dira lehenak aurtengoan. Errekorra Marco Di Gasperi eta Oihana Kortazarrena da, eta izaten jarraitzen du, ez baitu inork ere lortu berauek gainditzea.

IMG_2708 (Large) IMG_2721 (Large)

Hona hemen, sailkapen orokorra zuen eskura:

http://www.lasterketak.com/sites/default/files/20141011_AnbokoKMBertikala.pdf

Amaitzeko, flickerren dituzue lasterketako hainbat tokitako argazkiak, kalitate onean deskargatzeko prest! Ea agertzen zareten!

HAINBAT PARTE HARTZAILEREN ARGAZKIAK / FOTOGRAFÍAS DE ALGUNOS DE LOS PARTICIPANTES

flickr bertikal

 Gozatu bizitza!

Amaia

🙂

Acerca de mendialdiak

Kazetaritzako ikaslea. Mendizalea, kirolaria eta saskibaloiko entrenatzailea.
Esta entrada fue publicada en TXAPELKETAK. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario